XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biotzaren aldetik ori izan eban bere bizian bere burua bakar-bakar ikusteko unerik mingarriena.

Eta, ain zuzen, orduantxe egin eban bere egitekorik andiena, bere bizi guztian mirariz eta abarrez, lurrean eta zeruan egin ebana baiño andiagoa, gizadi guztia graziaz Jainkoarekin adiskidetu eta alkartzea.

Eta barriro esango dot: ori egin eban Jaun au danean ezereztuen egoala, gizonen aurrean omen guztia galduta; ilten ikusi ebenean, aintzat artu ez eze, barre eta irri egiten eutsoela; ezereztuta bere izatean bere, orixe bere iltean galdu egiten ebalako; bea jota, Aitaganik izan egikean laguntzarik eta pozgarririk ez eukala, une orretan bertan bera itxi ebalako, zorrak garbituz gizona Jainkoarekin alkartu egian.

Ainbestean gelditu zan ezereztuta, utsera ekarrita.

Dabid'ek aren agoan ipiñi zituen onako itzak:

Utsera biurtu naz, ta ezer ez neban ulertzen (Sal 72,22).

Ortik ulertu begi jainkozale onak zein dan Jainkoarekin bat egiteko Kristoren atea eta bidea, eta jakin begi, zeinbat eta sentzumenaren aldetik eta gogoaren aldetik Jainkoarren ezereztuago egin, ainbat batago egiten dala Jainkoarekin, eta gauzarik danik andiena egin dauala.

Eta zearo ezereztu dedinean, apaltasunik andiena dan orretan arimaren eta Jainkoaren arteko batasuna egiñik geldituko da.

Ori da bizi onetan lortu daiteken gorengo gaillurra.

Beraz, ezta au barruko gozotasunen eta biotz-ixuriak eukitearen arazoa, bai, ostera, sentzumenaren eta gogoaren aldetik, azal eta barru, kurutzean josi eta iltea.

12. Ez deutsat oni geiago ekin gura; baiña ez neuke esan barik gelditu nai, Kristo bere adiskidetzat daukelakoen artean bere gitxi ezagutua dala ikusten dodalako.

Or ikusten ditugu Jainkoagan euren gozotasun eta pozaldiak billatzen, euren buruak txit maite dabezala, baiña ez Kristoren mingotzaldi eta eriotzarik, Kristo maiteago izanik.

Olakoentzat, Jainkoaren adiskidetzat dagozanentzat diardut.

Besteak, an Kristogandik urrunean bizi diranak, asko jakiñak eta agintari andi diralakoak, eta beste batzuk munduan gorago igon guraz dabiltzanak, Kristo ez dabela ezagutzen esan geinke, euren asmo onak eukiarren naikoa azken mingotsa izango dabe; olakoentzat ezta emengo itza.

Baiña kontu artuko jake Jainkoren epai-egunean, eurak izan bear ebelako itz au zabaldu bear ebenak; euren eskola eta goi-mailletan egoteagaitik eurentzat zan berariaz Jainkoaren esana.